Gure kalitatea itzultzaile eta zuzentzaile guztion tituluek eta eskarmentuak bermatzen dute; izan ere, denok gara Euskal Filologian eta/edo Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziatuak eta gutariko batzuek, gainera, beste gradu bat edo doktoretza egina dugu. Horrez gain, etengabeko prestakuntza jasotzen dugu, gure ezagutzak eguneratzeko.
Euskalgintzako itzultzaileek, kudeaketa eta koordinazio lanaz gain, itzulpen proiektu handiak egin dituzte, eta, beti-beti, zerbitzu bikaina, kalitatezkoa eta epe barruan egiten dela bermatuta.
Gurekin lan egin nahi baduzu, bidali zure CVa eta harremanetan jarriko gara zurekin.
Gure enpresak kalitatezko hizkuntz zerbitzuak eta itzulpen zerbitzuak eskaintzen ditu euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.